XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Erraz ikusiko duzu, irakurle, nere liburu honetan, zenbateraino dudan nik gogoan, hemen egiten ditudan gogapenetan, filosofia aurretik, ELERTIAN ematen zaigun
Ez nuen alferrik, adibidez, nere irakaskintza lehen urteetan, Etika ikasturte edo ikastaro ia osoa Paul Sartreren
Egunkariak eta elertia, bada nere lan osoan zehar aurkituko dituzu,
Gainera, elerti liburu askotan
Edozein etika ikasliburu baino areago den etika teoria, ze osoago, zabalago eta sakonago, bai eta zehatzago ere ematen digu etika bera, osoago, zabalago eta sakonago eskeiniz etika den gizakia.
Ez dezagun ahaztu etika, gizakiari GIZAKI denez dariola.
Ez filosofari edo langile edo politikari edo bereak diren zenbatezin eginkizun denez bakarrik.
Etikaren arazoa, gizakia gizaki denez da.
Gizaki OSOAREN arazoa da.
Gizaki izan ala ez, da.
Horrela, edonon, jendeak, bere herri adierazpenetan: Hi ez haiz gizona... ez haiz andrea.
Hi mamua haiz... txarri haundia haiz.
Eta elertiak, ideiak, pentsakerak, teoriak... heuren errealilate osoan mamituta, osatuta, bizituta ematen dizkigu, giza sentipen-grina-hezur-haragian alegia.
Osoago adierazten digu etika, osoago gizakia, ze hobeto, sakonago eta errezago ulertzen dugu Aristotelesek zioena: Zelan bakoitza, halan bere helburua
.
Pascalek, bere esaera ospetsuarekin baieztatzen zuena:
ETIKA SARRERA eskeintzen dizut, bada, nere lan honetan.
Eskeintza hori, ordea, EZ-TA-BAI-dan eskeintzen dizut.
Hori da nik aukeratu dudan metodoa.
Metodoa, hitzaren etimologiaz,
Ez da, bera, metodoa, helburua.
Helbururako edo helbururuntz bidezkoa baizik.
Nik, baina, egina dut, hein batetan behintzat, bidea eta bidaia.
Etikaren bideak jorratuak eta ezagutuak ditut.
Sarritan, bere laberintoetan edo zabaldietan, gailurretan edo leizeetan, ilunpez edo dizdiraz mamitutako ezkutu edo zelaietan ibilia naiz.
Egina dut, bai, nik, metodoa,
Eta muturreraino edo gailur bateraino heldu naizelako dakit, hain zuzen, nere
Metodo hori, zeuk, irakurle, ikasiko duzu, irakurbidea egiten baduzu.
Nik, orain, zera aurreratzen dizut: Bidelagun asko izan ditudala, zorionez.
Eta horiekin ez eta baian, eztabaidan bete dudala nere bidaia edo nere bide zeharkakoa,